
ENPRESARI SENTSIBILIZAZIO TAILERRAK 2011-2012
Sentsibilizazio tailerrak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak, DEMAren bitartez, kultura ekintzailea bultzatzeko kudeatzen duen egitaraua da. Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta dago eta Europako Gizarte Fondoak %50 diruz-laguntzen du.
HARTZAILEAK
Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleak, bai erdi eta goi mailakoak, bai lehen edo bigarren mailan daudenentzat. Ikastetxeak aukeratuko du, bere irizpideen arabera, norentzat eskatuko duen jardunaldia.
TAILER BAKOITZAREN IRAUPENA: 2 ordu
NON EMANGO DIREN:
Dema ikastetxeetara joango da jardunaldiak ematera, eta beharrezkoa izango da jardunaldia garatzeko baliabideak zentroak berak jartzea, hau da, gela eta ordenagailua konektatzeko proiektorea.
TAILERREN EGITURA
Tailerrak DEMAk emango ditu, 2 ordu iraungo dute eta dohakoak dira.
· Sarrera
· Azalpen dinamikoa eta partizipatiboa enpresa-jarduerari buruz, ideiak garatzeko eman beharreko urratsak: enpresa-proiektua, gure ideiaren aurkezpena. Enpresa.
· Ideiak sortzeko jarduera dinamikoa.
· Enpresa bat martxan jartzearen jardunbidea erakusten duen enpresa- bideoa.
EPEAK:
Tailerrak 2011ko irailetik abendura eskainiko dira.
ESKABIDEAK:
Zentro interesdunak DEMArekin harremanetan jarriko da tailerren datak hitzartzeko.
Ikastaroak eskabidearen hurrenkera kronologikoaren arabera eskainiko dira.
Telef.: 944.189.055
Harremanetan jartzeko pertsona: Camino Gonzalez.
ENPRESARI 2010-2011
Enpresako kultura hedatzeko ekimenak:
Enpresari Programaren helburua da Lanbide Heziketa ematen duten Bizkaiko zentro publiko eta itunduetan ikaskuntza sustatzea.
Hainbat jarduketaren bitartez, Enplegu eta Prestakuntzako Foru Sailak, DEMAren bidez eta Europako Gizarte Fondoak %50ean batera finantzatuta, enpresako kultura zabaldu nahi du ikasleen artean eta irakasleak lagundu eta motibatu nahi ditu enpresa arloko dinamizazio eta trebakuntzako bere zereginean.
Lehiaketa eta enpresako proiektuak egitea
HARTZAILEAK
Bizkaiko zentro publiko eta pribatu kontzertatuetako Lanbide Heziketa duten ikastegietako ikasleak eta ikasle ohiak, nola erdi hala goi mailakoak, enpresa-ideiaren bat izan eta garatu nahi dutenak Lehiaketan parte hartzeko eta Enpresarik ematen dituen sareren bat lortu ahal izateko (ikusi sarien atala).
HELBURUA
Parte hartzaileei enpresa bat sortzearen aukera, baliozko lan alternatiba moduan, hurbiltzea da leihaketaren helburua , enpresako kultura hedatzen.
LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROZEDURA
Parte hartu nahi dutenek dagokien eskaria bete beharko dute, zentroko irakasle batek sinatuta eta negozio ideiaren planteamenduren bat egin. Eskariak jasotakoan, aurkeztutako enpresa-ideia guztiak aurkeztu eta defendatu egingo dira Barakaldoko elkartegian Demak dituen bulegoetan. Hautagaiek proposatutako enpresa-ideiaren azalpen laburra egin beharko dute.
Eskabidea egiteko inprimakiak aurki hemen egongo dira.
ENPRESA-PROIEKTUAK EGITEKO FASEA
Demak aukeratutako zentroei eta taldeei horren berri emango die eta jarraian proiektuak egiteko fasea hasiko da. Fase honek 2 hilabete iraungo du, gutxi gorabehera, eta partaideek Demak izendatutako teknikari baten laguntza izango dute. Horrek gidatuko eta lagunduko ditu prozesu guztian.
Fase hau amaitzeko, garatutako enpresa-proiektua aurkeztuko eta defendatuko da Demako epaimahaiaren aurrean. Epaimahai horrek proiektuak ebaluatzeko honako irizpideak izango ditu kontuan, besteak beste: bideragarritasuna, zehaztapen maila eta ideiaren oinarriak, balizko konpetentziaren ezaguera.
PROIEKTUAK EGITEKO DOKUMENTAZIOA
- Negozio plan eredua : Euskara / Castellano
- Negozio plan eskema : Euskara / Castellano
- Enpresa sorkuntzaren alde juridikoa: Euskara / Castellano
- izaera juridikoen konparaketa : Euskara / Castellano
- Izaera juridikoen abantailak eta desabantailak : Euskara / Castellano
ENPRESARI SARIAK
10 proiekturik onenak sarituko dira. Proiektuak egiteko fasearen ondoren izango den ekitaldi batean emango dira sariak, eta zenbateko hau izango dute:
- 1. saria: 1.500 €
- 2. saria: 1.200 €
- 3. saria: 1.000 €
- 4. saritik 10.era: 500 €
Gainera, sarituak izateaz gain euskaraz aurkeztu diren proiektuei 400 euroko plusa emango zaie, lehiakide euskaldunak euren proiektuak euskaraz egitera bultzatzeko.
ENPRESARI 2010/2011 LEHIAKETAKO EPEAK
Eskariak aurkezteko epea: 2010ko azaroaren 2tik 10era.
Sentsibilizazio jardunaldiak
Sentsibilizazio jardunaldiak Enpresari programako jarduerak dira. Enpresari programa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailarena da, kultura ekintzailea sustatzeko. Programa hori Demarekin lankidetzan egiten du eta Bizkaiko Lanbide Heziketa duten ikastegietara zuzenduta dago. Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du.
Eskaera orria
JARDUNALDIEN EGITURA
- Erakunde partaideen aurkezpen laburra (BFAko Ekonomi Sustapen Saila, Dema eta Europako Gizarte Fondoa).
- Azalpen dinamikoa eta parte hartzailea enpresa-jarduerei buruz, ideiak garatzeko eman beharreko urratsak: enpresa-proiektua, gure ideiaren aurkezpena. Enpresa.
- Bere enpresa martxan duen gazte ekintzaileren baten lekukotza.
- Partaide guztien arteko eztabaida.
JARDUNALDI BAKOITZAREN IRAUPENA: 2 ordu
NON IZANGO DIREN: Dema zentroetara joango da jardunaldiak ematera, eta beharrezkoa izango da jardunaldia garatzeko bitartekoak zentroak berak jartzea, hau da, gela eta ordenagailua konektatzeko proiektorea.
JARDUNALDIAK ESKATZEKO EPEA
Eskariak aurkezteko epea: 2010ko irailak 6tik 2011eko maiatzaren 15ra.
Jardunaldien epeak: 2010ko irailaren 13tik 2011eko maiatzaren 31ra.
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.













