Bizkaian ekintzaileen erreferentea
DEMA enpresa sorkuntza eta garapenerako agentzia da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren menpekoa. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundia da DEMAren Zuzendaritza Batzordeko burua, eta bertako kide dira enpresa sektoreko zein heziketa sektoreko zenbait erakunde. Agentziaren helburua da Bizkaiko enpresa-egitura osatzen duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta finkapena sustatzea.
Bizkaiko foru erakundearen xedea ekonomiaren garapena sustatzea da, hau da, jarduera ekonomikoa sortzea, ondoren banatu ahal izango den aberastasuna sortzeko. Azken batean, biltzeko ereitea.

DEMAk negozio-ideiak diagnostikatzen ditu eta modu aktiboan kolaboratzen du enpresen diseinuan, proiektu bakoitzak dituen bideragarritasun aukerak zorroztasunez zehazteko asmoarekin. Era berean, enpresa-kultura sustatzeko jarduerak bultzatzen ditu eta ezagutza erabilgarria ikertu eta garatzen du, proiektuen eta ekintzaileen beharrizanetara egokitzeko.
Agiri honetan, 2008. urtean indarrean izango diren eta DEMAren jardueraren euskarri izango diren programak proposatzen dizkizuegu. Aurkezten dizkizuedan programa hauei esker, DEMA Bizkaian ekintzaileen erreferente bihurtzea nahiko nuke.
Berriak
- © 2008 DEMA. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
- Lege oharra.
- Gabetasun politika.
- Kontaktua.













